Lagun ez zaude bakarrik!!! Gazte asko daude zure arazo berdinarekin eta hemen nago nire eskua eskaintzeko. Inork ez du esan arazo honetatik irtetzea erreza izango denik baina nigan sinesten baduzu zin dagizut, inpernu hau amaituko da!
Batzuetan ez dakigu nola jokatu edo norengana joan edo zer edo zer ez egin. Slideshare honetan hainbat aktibitate daude edonork erabiltzeko baina batez ere irakasleak erabiltzeko egokiak eta erabilgarriak izaten dira.
Ariketa hauen bitartez talde lana sortzen dugu eta ikasleak era dinamiko batean ikasten dute. Batzuetan, teoria bakarrik sartzea eta dokumentuak behin eta berriz irakurtzeak ikasleak aspertzea baino ez dute lortzen. Horregatik, joku edo aktibitate batzuen bitartez ikasleen interesa areagotzen da. Ikasleak erasoak jasaten dituzten paperean sartzen dira eta haiek soluzioak bilatuz ikasten dute.
Gehitzeko blog baten linka usten dizuet. Hemen, hainbat aktibitate, tailerrak eta bideoak daude.
Espero dut oso erabilgarria izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario