ASTEKARIA

Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.

2015/10/15
Gaur lehenengo eguna izan da eta irakasleak irakasgaiaren sarrera egin digu. Ondoren, bakoitzak ikasle-fitxa egin dugu irakasleak hobetu ezagutzeko.
Geroago, binaka galdetegi bat bete dugu IKT-ei buruz. Galdetegi horretan hainbat gauza agertu dira eta horietatik gauza berriak ikasi ditut (Hardware, software, sistema eragilea...)
Azkenik, ezagunak ziren beste gauza asko errepasatu ditugu.

2015/10/16

Atzo egindako galderak komentatu ditugu eta irakasleak zenbait azalpen eman ditu. Ostean, gmailean murgildu gara eta hainbat gauza ikasi ditugu (etiketak sortzen, iragazkiak (filtroak) sortzen, beste kontu bat inportatu...)

Gainera, irakasleak Google alerts zer eta zertarako erabiltzen den azaldu digu.

2015/10/23

Gaur bloga sortu dugu. Bakoitzak gure blogaren gaia zein izango den pentsatu dugu. Geroago, blogaren URL-a eta izenburua pentsatu dugu eta blogaren diseinuarkin jarraitu dugu.
Guztiok blogaren lehenengo sarrera egin dugu eta hauek etiketatzen ikasi dugu.
Azkenik, blogean erlojua jarri dudgu HTML gadget batekin.
Ahastu zait esatea bloga egiteko blogger programa erabili dugula.

2015/10/24

Blogarekin jarraitu dugu. Bakoitzak klaseko blogen izenak ipini ditu bere blogean. Ondoren, testu finkoak jartzen ikas dugu.
Honetaz aparte, blogaren diseinuarekin jarraitu dugu, hala nola, kolorea aldatzen, blogaren letra aldatzen etab.

Amaitzeko, irakasleak azaldu digu astero sarrera bat egin behar dugula eta horrekin hasi gara.

2015/10/29

Astebru honetan ordua aldatu da eta blogean daukagun erlojuaren ordua aldatzen ikasi dugu. Ondoren, egutegia gadget-a txertatu dugu orrialde batetik hartutakoa. Honekin amaitu eta gero, Creative Commons-eko Licencia jarri diogu gure blogari.

Amaizteko, irakasleak gure blogean baliabide desberdinak txertatzeko orrialdeak erakusti dizkigu, adibidez; ipuinak (Slide Share, Calameo, Issab eta Scrib), audioak (Eitb) eta bideoak (Youtube edo Vimeo). Guzti hau gure blogean txertatzeko HTML kodea hartu behar dugu.

2015/10/30

Gaur 4.2 ariketa egin dugu, blogen erabilpenari buruzko galdetegi bat erantzun behar izan dugu. Bakarka egin dugu baina gero talde txikietan jarri gara erantzunak komentatzeko.

Azkenik, talde bakoitzak horren inguruko txosten bat bete dugu eta fitxa egelara igo dugu. Klase aurrean jarri ditugun erantzunak aurkeztu dugu. Hemendik aurrera bloga gure kabuz kudeatu behar dugu eta gutxienez 8 sarrera desberdin sortu behar ditugu.

2015/11/5 – 2015/11/6

Modulu astea da eta ez dugu klaserik izan.

2015/11/12 - 2015/11/13

Gaurkoan, Word programarekin aritu gara, modulo lanerako eta unibertsitateko lanak egiteko laguingarria izango zaigulako: atalak eskmaren barruan sortzen dira, maila ezberdinak sortuz eta horrela idazkiaren barruan maila desberdinak banatuz. Beste alde batetik, texto independienteren barruan nivelak jartzen ditugu jerarkia osatuz eta horrela, mapa del dokumenton barruan atalak mailakatuta agertuko dira.
Portadari dagokionez, salto de paginaren eraginkortasuna antzeman (intro intro erabili beharrean). Ondoren, word dokumentu batean estekak jartzerri ditugu ( lhenengo nahi duzun hitza markatu eta beste toki batean hitz bera hiperbinculoan bilatuz). Notal alpie, insertar cita adibidez, liburru bat, aipatutako autoreak bibliografia eta trabajos citados agertzen dira. Aurkibidea egiten denbora gehiago ez ematea, izan  ere, programak eginda dauka (referencia, tabla de contenido). Kontrol de cambios-en bidez, informazio berria non gehitu dudan jakiteko. Eta azkenik,"comentarioak", irakasleek asko erabiltzen dute zuzenketa egiteko.

2015/11/19

Taldeka jarri gara eta Sitesa sortu dugu. Bertan egindako jarduerak eskegitzeko atal desberdinak zabaldu ditugu. Gero, sitesean entregatzeko lehenengo jarduera egin dugu, IKT-en inguruko egoera aztertzen zuen mapa kontzeptual bat.

2015/11/20

Hezkuntzan landu beharreko konpetentzia digitalen inguruko bideoa ikusi dugu. Taldeka mapa kontzeptual bat egin dugu honen inguruko laburpena eta hausnarketa eta azkenik sitesean eskegi dugu. Amaitzeko, irakasleak Delicious aplikazioa erakutsi digu eta zenbait helbide bilatzeko eta bertan gordetzeko agindu digu.

2015/11/26

Greba egon da eta beraz klaserik ez da egon.

2015/11/27

Delicious aplikazioaren bitartez, IKT-en inguruan egiten ari diren proiektuei buruzko web orrialdeak bilatu ditugu, horretarako irakasleak emandako linkak eta guk bilatutakoak aztertuko ditugu. Hurrengo ariketan, talde bakoitzak web 2.0 aplikazio desberdinak aztertu eta horietako bat aukeratu behar zuten. Amaitzeko, ariketa horren txostena sitesera igo behar dugu.

2015/12/3 – 2015/12/4

Modulu astea dago eta klaserik ez dugu.

2015/12/10

Gaur azken jarduerarekin hasi gara eta talde bakoitzeko IKT-en inguruko proposamen bat prestatu behar dugu. Horretarako, klasearen testuingurua aukeratu, gure proiektua nolakoa izango den etab. pentsatzen hasi gara.

2015/12/11

Proiektuarekin jarraitu dugu Sestaoko ikastetxea aukeratu dugu eta bertan blog bat egin dugu.

2015/12/17

Sitesari eta blogari azken ukituak eman ditugu eta aurkezpenean bakoitzak zer esan behar dugu banandu dugu. Honekin batera, taldeko ebaluazio fitxa bete dugu.

2015/12/18

Azken eguna da eta gure proiektuaren aurkezpena egin dugu.

Gabon zoriontsuak izan!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario